Bilboko Mediku Zientzien Akademia 1895

Academia de Ciencias Médicas de Bilbao (1895)

"Bilboko Mediku Zientzien Akademia" Espainiako Estatuko zaharrena da.

1895ean sortu zen, eta Jose Carrasco y Perez-Plaza doktore jauna izan zuen lehenengo lehendakari.

Akademiak, bere historian zehar, gizarte eta osasun lan garrantzitsua egin du eta lan horren onuradun nagusiak bilbotarrak eta Bizkaiko herritarrak izan dira.

Hasiera-hasieratik erakunde aske gisa zehaztu zen, diziplina eta lanbide anitzekoa, eta farmazialariez, albaitariez, odontologo-dentistez eta biologoez osatua. Adierazpen organo propioa sortu zuen: "Bilboko Aldizkari Medikoa". Harrotasun handiz, Espainiako Mediku Aldizkarietan zaharrena da.

Loturak erakundeekin eta instituzioekin

Azken urteotan, Akademiak loturak sortu ditu erakunde eta instituzioekin, helburuak lortzen lagun diezaien:

  • Bizkaiko Medikuen Elkargo Ofiziala.
  • Osasun Ikasketen Fundazioa.
  • Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). Osakidetza. Funts Bibliografikoak emateko akordioa.
  • Lankidetza hitzarmenak:
    • Medikuntza eta Odontologia Fakultatea (EHU).
    • Deustuko Unibertsitatea.
    • Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Saila.
    • Igualatorio Medico Quirurgico SA.
    • Laboratorios Faes-Farma SA.
    • Sociedad Bilbaina.
    • Bilbao Bizkaia Kutxa.
    • Abokatuen Elkargo Ofiziala.
    • El Correo egunkaria, Encuentros con la Salud.
    • GSIN. Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Bizkaiko mediku zerbitzuaren arteko lankidetza, jarduerak antolatzeko.
    • Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala.
    • Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala.
    • Bizkaiko Odontologoen Elkargoa.
    • EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea.
    • Tomas Pascual Institutua.
  • Laneko Medikuntzako jardueren gaineko diziplina arteko akordioa: OSALAN, MUTUALIA, LANEKO IKUSKATZAILETZA.
  • OVAL proiektua (Lan Esparruko Txertaketen Behatokia), Akademiako atal espezialista batean sortua.
  • Medikuntza eta Humanitateen Katedra -HUMANITAS-, Bartzelonako Medikuntza eta Humanitateen Fundazioak babestua; EHUko Medikuntza Fakultateko ikasleentzat curriculumetik kanpoko eskaintza, Heriotzarekin, Medikuntza eta Gizartearekin eta Etika Biomedikoko Printzipioekin lotuta.

Zientzia Elkarteak

Probintziako, autonomia erkidegoko eta estatuko hogeita lau Zientzia Elkartek Bilboko Mediku Zientzien Akademian dute beren egoitza soziala.

Sailak

Hainbat espezialitatetako berrogeita bost sailek eratzen dituzte Akademiaren urteko Jarduera Zientifikoak.

Gertakizunak

Urtero lau gertakizun antolatzen dira:

  • Ikasturtearen Irekitze Hitzaldia (azaroa).
  • Jose Carrasco / Maximo de Aguirre Saria (otsaila).
  • Humanitateen Astea (otsaila).
  • Ekintza instituzionala (ekaina).

Aintzatespenak

Akademia EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoko Kontseilu Errektoreko kide da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Andres E. de Mañarikua y Nuere Saria eman zion 2002an Akademiari.

Ideia onenei eskainitako 2006ko Diario Medico Saria (OVAL proiektua)

Ideia onenei eskainitako 2007ko Diario Medico Saria (Humanitas katedra)

Dr. D. José Carrasco y Pérez-Plaza

"Akademiako kide izatea, jakintasunaren adierazgarri baino gehiago pertsona duinen adierazgarri izan dadila"

Jose Carrasco y Pérez-Plaza doktore jauna

Akademiako Lehenengo Lehendakaria

Eskatu zure txartel akademikoa
Zoaz hurrengo gertakizunera
Eman ezazu izena
Web orrialdeko babesle:

IMQ