Bilboko Mediku Aldizkaria

Bilboko Mediku Aldizkaria (Gac Med Bilbao) 1894an sortu zen eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren aldizkari ofiziala da. Hiruhilabetekaria da, eta Espainiako mediku aldizkarietan zaharrena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak babesten du, nola paperezko formatua, hala elektronikoa. Diziplina anitzeko edukia du (Medikuntza, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Osasuna, Odontologia eta Biologia), eta ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz argitaratzen da; laburpenak eta hitz gakoak hiru hizkuntzetan. Hala, Espainiako Iparraldeko medikuntzaren kalitate eta ahalmen adierazgarri handiena da.

Bere ezaugarri garrantzitsuenak honako hauek dira: artikuluen zehaztasun zientifiko eta metodologikoa, gaien gaurkotasuna, eta batik bat, zentzu praktikoa, praktika klinikoan informazioa erabilgarri izan dadin.

Bilboko Mediku Aldizkariaren edukiek bi alde lantzen dituzte: alde batetik, ikerketa lan originalak (Originalak, Ohar Klinikoak, Zuzendariari Eskutitzak), modu zorrotzean aukeratuak, kalitatezkoak, originalak eta interesgarriak; lanek zuzenketa metodologia bikoitza dute. Eta bestetik, etengabeko prestakuntzara zuzendutako lanak. Egile garrantzitsuek eginiko lanak izaten dira (Argitaratzeak, Orrazketak, Hitzaldi Klinikoak eta Kliniko-patologikoak, Diagnosia eta Tratamendua). Horrez gain, "Jose Luis Goti" Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa nabarmentzen da; Euskal Herriko Unibertsitatean kokatuta dago, Leioan (Bizkaia). Artikulu hauetan, interes kliniko edo kontzeptual handiko gaiak eguneratzen dira, osasun zientzietako hainbat arlotan. Izan ere, kalitatezko informazio zientifikoaren eramaile izan nahi dugu.

Doan banatzen da Liburutegi biomediko katalogatuetan eta Espainiako Unibertsitate Liburutegien Sarean (REBIUN).

Aurkibide bibliografiko ospetsu eta bikainenetan sartu da: BIREME, BN, CCPP, CIBCHACO (Argentina), CINDOC, Excerpta Medica, IMBIOMED (Mexiko), INDICE MEDICO ESPAŅOL, Inguma (Euskaltzaindia), Latindex, NIWI, U.S. LC, U.S: NLM (NLMUID 7505493) eta U.S. UnR.

www.gacetamedicabilbao.org

Eskatu zure txartel akademikoa
Zoaz hurrengo gertakizunera
Eman ezazu izena
Web orrialdeko babesle:

IMQ