
Juan Goiria. Bilboko Mediku Zientzien Akademiako Lehenda- karia
Bilboko Mediku Zientzien Akademia ehun urtetik gorako erakundea da. 1895eko urtarrilaren 9an sortu zen Bilboko Zabalguneko Sorospen Etxean. Bere ibilbide luzean zehar, Bizkaiko osasun publikoko eta pribatuko mediku, farmazialari, albaitari, odontologo eta biologo ospetsuen eta unibertsitate garrantzitsuetako kideen parte-hartzea eta lankidetza izan ditu.
Orduz geroztik, Akademiak osasun arloko profesionalen etengabeko prestakuntza lana garatzen du. Horretarako, ikastaroak, tailerrak, sinposioak, jardunaldiak eta mota orotako bilera zientifikoak antolatzen ditu. Ekimen horietan aurrerapen medikoetan sakondu eta horien gainean eztabaidatzen da; horrez gain, beste mediku eta osasun diziplina batzuk lantzen dira, besteak beste, farmazia, biologia, albaitaritza eta odontologia. Akademiak, aldi berean, mediku praktikari atxikitako alderdi humanistikoa sustatzen eta indartzen du, eta hainbat gizarte eta osasun erakunderekin lankidetza hitzarmenak ditu sinatuta.
Denbora honetan garatu duen lanari esker, erakundea gizarte eta osasun arloko lehen mailako erreferente bilakatu da. Akademia bi mundu desberdin lotzen dituen zubia da: osasuna eta gizartea.
Webgune honen bitartez, Bilboko Mediku Zientzien Akademiak prestakuntza eta dibulgazio lan horretan sakondu nahi du, aurrerapen teknologikoek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuta. Baliabide moderno honek osasun arloko datu-baseetara sartzeko aukera ematen du. Horrez gain, profesionalen lana errazteko eta arintzeko, datu-banku propio bat sortzeko aukera eskaintzen du.
Bilboko Mediku Zientzien Akademiak gizartearekiko loturak sendotzeko garatu du gune birtual hau. Dokumentu honen aurreko orrialdeen garapenean, publikoak, oro har, osasun informaziorako sarbide fidagarri eta segurua du. Hala, ehun urteko erakundean sortutako ezagutzaren gizarte hedapena handitzen da.
Webguneak, aldi berean, akademikoen eta Akademiako osasun zientzietako hainbat arloren ezagutza zientifikoen trukea ahalik eta gehien errazteko helburua du; eta horrez gain, nazioko eta nazioarteko komunitate zientifikoekiko harremana erraztea du helburu.
Modu honetan, Akademia leiala zaio urteetan ontasunak erakutsi dituen filosofiari. Hain zuzen ere, ezagutzak eta teknikek gure esku jartzen dituzten tresnak erabiltzean datza, lan profesional eta sozialaren eraginkortasun ezin hobea lortzeko.
Besarkada bat,
Juan Ignacio Goiria Ormazabal
Presidente